Pasar al contenido principal

LH6koek Merkatu Solidarioa Sahararako laguntza materiala lortzeko baliatu dute

Irudia
LH6 SAHARA

Hiruhilabete honetan zehar, LH6.mailako ikasleak proiektu zoragarri batean murgildu dira, MERKATU SOLIDARIOA. Sahara herria laguntzea zuten helburu eta horretarako, Ikastolako lankideek egindako eskaerei erantzunez (tortilak , pintxoak, pastelak…), dirua lortzen joan dira . Familien laguntza eta ikasleen lan ikaragarriari esker, 620€ko ekarpena lortu dute.

Pasa den astean, Eroskira joan, taldeka antolatu, eta karroak betetzen hasi ziren. Zenbat produktu!! A zelako poztasuna !

Oso harro sentitu dira egindakoaz eta oso argi dute egindako lanak pena merezi izan duela. Ondokoa laguntzeak gu laguntzen gaitu.

Horra hor, talde liluragarri honek egindako lanaren eta bildutako produktuen argazkiak.

AUPA LH6 MAILA!!