Pasar al contenido principal

Arikala topaketa

2024.03.12.- Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek Arikala proiektuan parte hartu dute. Ikastolen Elkartea eta Euskaltzaindia euskarazko hizkera informalaren inguruan egiten ari diren ikerketa bat da.

Zer da Arikala?

2022-23 ikasturtean hasi eta Angelutik hasi eta Lapueblaraino; Lizarratik Bilboraino, Oiartzundik pasa eta Laudioraino; Iruñatik Irurara, Getxora eta Hendaiaraino iritsiko dira Arikalatarrak hiru ikasturtetan.  Guztira Euskal Herriko 10 ikastolek parte hartu dute: Gipuzkoan, Haurtzaro eta Irura; Bizkaian, Abusu eta San Nicolas; Nafarroan, Jaso eta Lizarra; Araban, Assa eta Laudio; eta Ipar Euskal Herrian, Kimua eta Garaziko ikastola.

 

Arikala topaketa

Martxoaren 4 eta 5ean Arikala topaketak izan ziren Altsasun.

Laudio Ikastolaren txanda martxoaren 4an izan zen. Ederra izan zen, beste Ikastoletako ikasleekin egoteko aukera ere izan zuten! 

Atxiki dezagun mihian dugun altxorrik preziatuena eta eman diezaiogun hainbeste merezi duen tokia lagunartean.

 

Arikala gaitezen eta Arikala dezagun!

 

 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia