Pasar al contenido principal

LH2koak okin lanetan

2024.02.26.-  Pasa den ostiralean, otsailaren 23an, Lehen Hezkuntzako ikasleek txangoa egin zuten Orozkora. Bertan, Iza okindegian, Aida eta Gartzen zituzten zain.

Ez zen edonolako bisita izan, zentzumenen gaia agurtu ostean, lanbideen munduari ongi etorria emateko irteera bikaina izan baitzen.

Bertan okinen bizimodua eta lanbidea ezagutu zuten; "zein goiz jeikitzen diren lanera joateko!", ezta? Ogibidea ezagutu bakarrik ez, okin lanetan ere murgildu ziren, Aida eta Gartzenekin batera ama ohoreko ogi osasuntsua egin eta dastatu zuten.  Ausartuko al dira etxean ere ogia egiten?

Dena ez zen lana izan, Orozkoko frontoian eta parkean jolasteko aukera ere izan zuten.

Eskerrik asko, Aida 1956tik martxan dagoen zure okindegiko ateak zabaltzeagatik!

 

 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia