Pasar al contenido principal

Eusliderrak DBH3n

2024.02.23.- Pasa den asteazkenean, otsailaren 21ean, DBH3koek saioa izan zuten Aitziberrekin, AEKko Aitziber arduratzen baita Eusliderrak programaz.

Eusliderrak programa AEK-AHIZErekin elkarlanean egiten du Ikastolak. Hizkuntza-ohitura berriak sortzeko ekimena da, euskararen erabilera era ludiko eta parte-hartzailean sustatzeko helburua duena. Xede nagusia euskara gehiago erabil dadin baliabideak eta erraztasunak  ematea da.

Metodologia horren baitan, gazteekin hizkuntza ohitura berriak sortzeko lanketa egiten da; euskara eta beste hizkuntzekiko jarrerak, eraldaketa sustatzeko tresnak eskaini, hizkuntza-lidergoa indartu... . Euskara eremu gehiagotan erabil daitekeela agerian uzten da. Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin.  Euskara leku gehiagotan erabiltzeak besteengan eragin positiboa duela begibistakoa da. Zergatik? besteek ere erabil dezaketelako, ikasteko aukera dutelako... .Horretaz gain, horrenbeste behar gaituen euskara lau haizetara zabalduko genukeelako.

DBH3koak ekimenak antolatzeko prest! Zer antolatuko ote dute?

 

Irudia
Irudia
Irudia