43 urte ondoren erretiroa hartzeko eguna heldu zaio Laudio Ikastolan irakasle eta kide izan dugun Josune Gortazar Campori.
Kantu, bertso, malko eta barrez partekatu zuen bere agurra Lehen Hezkuntzako patiora hurbildutako ikasle eta lankideekin.
Hitzartze hunkigarria eskaini zigun bertaratutakoei, "Irakasle izatea erabaki nuenean, inork ez zidan esan nire lana ikasgelan sartu baino lehen hasiko zela, eta handik atera baino askoz geroago amaituko zenik. Edukiez gain, elkartasuna, errespetua eta adiskidetasuna bezalako balioak irakatsi beharko nituela. Eta, psikologa, erizain, koreografa, artista, asmatzaile izan gabe, jardutea tokatuko zitzaidala", aipatu zuen bere ibilbideaz.
Berton ez zeudenak ere izan zituen gogoan: "Batzuk ez zaudete momentu honetan hemen, jubilatu zaretelako, beste batzuk beste toki batzuetara joan zaretelako edo mundu hau utzi duzelako. Gogoan zaituztet, eta momentu hau aprobetxatu nahi dut eskerrak emateko garai gogorretako zailtasunak gainditzen eta une zoriontsuetako pozak partekatzen irakatsi didazuelako".
Azkenik Ikastola komunitatea ere goraipatzeko tartea izan zuen: "Ez ahaztu elkarrekin ikasi dugun guztia. Inork ez du ezer bakarrik eraikitzen, elkarrekin gaude bide honetan, langile, ikasle eta guraso. Laudio Ikastola 1971 urtean herri mugimendutik euskara eta euskal kulutura hezkuntza esparruan sustatzeko sortu zen eta hau presente izan behar dugu beti. Izan zirelako gara eta garelako izango dira!".
Lankideek Josuneri (habanera doinua)
43 urtez...
Gu zurekin edonora!
zenbat txango, barnetegi,
eskulan eta ganora...
Zure brownie zaporea
bezain goxo ta gustora
egon garenes utzia
ez da joango inora.
Salamankatik Basauri
ostean gure txokora,
ez zaitugu ahaztuko
nahiz eta pasa denbora.
Eskerrik asko bihotzez,
buru eta kopak gora!
Euskara ta maitasuna
ekartzearren Laudiora.
Batxilergoko ikasleek Josuneri (Markosen txerrixe)
Josune izan zara
greu irakaslea,
eta atera diguzu
alde sentsiblea.
5 uteren ostean
gure bihotzetan,
beti zu ikusteko
gaude gu irrikan.
Jubilatzeko ordua
heldu zaizu iada,
beti izango duzu
gure besarkada.
Nahiz eta klase ez eman
ez zaitugu ahaztu,
oin jubilatzen zara
bihotzez agurtu.
Ikusi albistea bideoarekin Instagramen HEMEN eta facebooken HEMEN