Pasar al contenido principal

Landa eremuko lanaren garrantziaz jabetzeko tailerra egin dute LH3 eta 4n

Irudia
LH3-4 Nekazaria eskolan

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzako HAZI erakundeak eskainitako Nekazariak Eskolan tailerrean parte hartu berri dute. Ekimenaren xede nagusia da ikasleak gure nekazariek egiten duten lan garrantzitsuaz jabetzea, eta ez soilik elikagaien ekoizpenagatik, baita osasunarekin, kulturarekin, nortasunarekin, paisaiarekin, ingurumenarekin, eta abarrekin lotuta betetzen dituzten zeregin ugariengatik ere.