Pasar al contenido principal

LH6koen elkartasun azoka

2024.02.19.- Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, ingurunea ikasgaian, herrialde desberdinetako bizi baldintzak... lantzen aritu dira. Modu honetan besteen "azalean" jartzea ere lortzen dute, enpatia eta elkartasuna jorratzeko une paregabea, bai horixe!

Hori dela-eta, gelan egiten ari diren lanketaz gain, gaian adituak diren pertsonak ere etorriko dira informazio gehiagarria emateko eta ikuspegia zabaltzen laguntzeko. Bisitan etorriko diren hauek Euskal Herriko hezkuntzaren, medikuntzaren... inguruko galderei erantzuna emango diete.

Bizi baldintzak lantzen dituzten bitartean, proiektu bat ere abian jarri dute.

Zein da proiektu hori?

Elkartasun azoka. Bertan tortilak, bizkotxoak, gailetak,kroketak... saltzeaz gain, guztien objektu kuttunak bildu eta hauen salmenta egingo dute. Momentuz ikastolako langileei salduko dizkiete.

Baina, zertarako?

Lortutako diruarekin beharra duten familientzat produktuak erosi eta Gardean dagoen "Elikagaian bankura" eramango dituzte.

Guztion ekarpenekin alda dezagun mundua!

 

Ikasleek prestatutako aurkezpen gutuna:

Kaixo, langileak

Hiruhilabete honetan, ingurunean ikasgaian, gauza asko ikasiko ditugu; orokorrean besteen "zapatetan" jartzea, errespetua eta osasunaren garrantzia batik bat.

Eta konturatu gara guztiok ez ditugula eskubide berdinak, guk beharra duen jendea lagundu nahiko genuke, horregatik Azoka Solidarioa prestatzea pentsatu dugu.

Pintxoak, bizkotxoak...salduko ditugu, baita gure objektu kuttunak, liburuak, mahai jolasak... ere.

Lortutako diruarekin janari eta higiene produktuak erosiko ditugu, beharra duten familiak laguntzeko.

Hori lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa da. Esakintzaren karteletan arduradunen korreo elektronikoak jarri ditugu, gurekin harremanetan jarri eta eskaerak egin ahal izateko.

Laguntzeko prest zaudete?

Animatu!

Mila esker

 

Ikasleek prestatutako eskaintza:

Erantsita

 

 

 

 

 

ELKARTASUN AZOKA.pdf