2024.03.14.- Pasa den asteazkenean, otsailaren 7an, batxilergoko 1. eta 2. mailako enpresa eta ekonomiako ikasleek Ugarte auzoan kokatzen den Envases lantegia bisitatu zuten. Enpresa honek 75 urte baino gehiago daramatza aluminiozko pote eta botilak egiten.
Pote edo botila horiek egiteko darabilten prozesu industriala ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Lanerako katea ikusteaz gain, bertako Iñigo, Esti, Eneko eta Virginiarekin azalpenak entzun zituzten.
Envases Aiaraldeko enpresa sareko kidea da eta dauzkan helburuen artean langilegoan emakumezkoen presentzia handitzea dago. Hortaz, etorkizunean aukera bat ere izan daiteke! Bertan Ikastolako ikasle ohiak eta familiak topatu genituen, hau poza!
Envasesek mundu mailan presentzia handia du eta ospe handiko markak edo bezeroak hornitzen ditu. Ba al zenekiten kolonia askok salmentarako erabiltzen duten potea Laudion ekoiztutakoa dela?
Ezetz asmatu zenbat pote ekoizten dituzten egun batean? Egin zure apostua! 6 kate dituzte, segunduko pote bat, 24 orduz martxan...