Pasar al contenido principal

IkaSaharako San Blas eguneko zozketako saridunak

Irudia
IkaSahara san blas zozketa

Saharara elkartasun bidaian abiatzera doan ikasle taldeak San Blas azokan zozkatutako "El Lio" jatetxean bazkaria 317 zenbakiari egokitu zaio. Erreserbako zenbakia 544 izan da.

Bestetik, egunean zehar gazta baten pisua asmatzeko apustuan 850 gramotan zehaztu zutenek jaso zituzten gazta puzkak.

Eskerrik asko boletoak erosiz zein apustua eginez ekimenarekin bat egin zenuten guztioi eta bereziki "El Lio" jatetxeari egindako ekarpenagatik.

Irudia

Andde Ibarluzeak eskuratu du saria.