Pasar al contenido principal

Aratusteak

2024.02.10.- Aurtengo gaia MUSIKA izan da.  Laudio Txikikoek orkestra osatu zuten, Haur Hezkuntzakoek Txun pa txun txaranga koloretsua eta Lehen Hezkuntzak musika estilo ezberdinak baliatu zituen Aldai plaza dantzaz eta euskaraz betetzeko. Lehen Hezkuntzako 1.mailakoak musika klasikoa, 2.mailakoak punk musika, 3,mailakoak rap musika, 4.mailako triki pop musika, 5.mailakoak folk musika eta azkenik, 6.mailakoak mariatxiak izan ziren. 

Kolorea eta musika izan ziren nagusi.  Alaitasuna, txokolatada eta "Mirikirekin dantzan" ikuskizuna ere ez dira faltan egon aurtengo aratuste jaian. 

Atzo lehen hezkuntzako musikariek eskainitako musika jaialdia galdu zenuela?

Dantzari apartak ditugu gurean! 

Eskerrik asko atzokoan laguntzen aritu zineten ikasle eta familia guztiei!

(Oharra: Argazki galeria aurrerago argitaratuko dugu)