Pasar al contenido principal

Ikasle ohien topaketa

2024.02.09.- Laudio Ikastolako orientazio taldeak, urtero bezala, ikasle ohiak gonbidatu ditu DBH 4.mailan eta Batxilergoan dauden ikasleekin euren ikasketa ibilbideaz eta esperientziaz aritzeko.

Topaketa honek Batxilergoan zein DBHko 4.mailan dauden ikasleak euren ondorengo ikasketen aukeraketan laguntzen ditu. Maila horietan dauden interesen arabera gonbidatu batzuk edo beste batzuk ditugu eta aurtengoan ere, oso aberasgarria izan da bisitarien aniztasuna.

Gerturatu diren ikasleen artean, perfil ezberdinetako ikasketa edo bizipenak izan ditugu; Prozesua eta produktuen berrikuntza ingeniaritza duala (IMH), Medikuntza (EHU), Industriari aplikatutako ingeniaritza fisikoa (Mongragon unibertsitatea), Ingenieritza kimikoa (EHU), Automozioa (Muskiz), Anatomia patologiako (online), Ingurumen Zientziak (EHU), Soziologia (EHU), Animazio eta efektu bisualak (Creanavarra), Hizkuntza modernoak (Deustu), Administrazioa eta finantzak (Laudioalde), Psikologia (Deustu), Gizarte Hezkuntza (EHU), Gizarteratze erdi mailako zikloa (LH).

Ez da erabaki erraza, baina bidea leuntzeko holango esperientziak oso lagungarriak dira!

Eskerrik asko Ikastolara hurbildu zareten guztioi!

 

Irudia