4 urtekoek Unai Gomez, Mikelen aita, gonbidatu dute gelara etxeen inguruan lantzen ari diren proiektuan laguntzeko. Izan ere Unai arkitektoa da eta bere lanbidearen egunerokoan etxe berriak eraikitzeko marraztu behar dituzten planoak, hiru dimentsiotan egiten dituzten simulazioak eta bestelako argibideak eskaini zizkien. Etxe mota ezberdinak eta berriztutako etxe zahar bat ere ezagutu zuten ikasleek. Horrez gain, etxe baten planoa tamaina errealean marraztu zien jolastokian.
Primeran pasa dugu!! Mila esker, Unai!!