Pasar al contenido principal

Bigarren Hezkuntzarako irakasle lan deialdia

Laudio Ikastolak ondorengo lan eskaintza osatu du:

BATXILERGOAN ETA BIGARREN HEZKUNTZAN MATEMATIKA, FISIKA ETA KIMIKA

Laudio Ikastolak Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan matematika, fisika eta kimika arloetako ordezkapena burutzeko irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horietarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.

Bestetik hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Lanpostuaren jardunaldia %80koa da.

Lan eskaintza honetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da otsailaren 28a arte.