Pasar al contenido principal

Olentzero eta Mari Domingiren marrazketa lehiaketak erantzun aparta izan du Ikastolan

Irudia
marrazki lehiaketa

Ikastolako ia 300 ikasleren lanak aurkeztu dira Olentzero eta Mari Domingiren urteroko marrazki lehiaketara. Laudioko gainerako lanekin batera ikusgai izan dira Laudioko Kultura Etxean abenduaren 16ra arte.

Herriko ikastetxe bakoitzeko bi lan saritzen dira marrazketa lehiaketan. Aurtengoan, Sara Corada Zaballaren eta Ainhize Ormaetxea Martinezen lanei egokitu zaie saria eta  Zuhaitza liburudendan erabiltzeko erosketa bono bana eskuratuko dute.

Irudia

Sara Corada Zaballarren lana

Irudia

Ainhize Ormaetxea Martinezen lana