Pasar al contenido principal

Lan deialdia

Irudia
lan deialdia
LEHEN HEZKUNTZAKO TUTORE LANPOSTUA

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzan tutore aritzeko irakaslea beharko du ordezkapen kontratua baliatuta.

Interesdunek Lehen Hezkuntza magisteritza gradua eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute.
 

HAUR HEZKUNTZAKO  HEZITZAILE LANPOSTUA

Laudio Ikastolak lau orduko lanaldian arituko den Haur Hezkuntzako hezitzailea behar du.

Interesdunek Haur Hezkuntzako Hezitzaile teknikari titulua eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute

 

IZEN EMATEA ETA BESTELAKO BALDINTZAK

Lanpostu guztietan hautagaiek Ikastolen Elkartearen metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea baloratuko da. Baita ere  Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea. 

Deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Lan deialdi hauetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da abenduaren 17rako beranduenez.