Pasar al contenido principal

LH2ko irakasle eta ikasleek gatazkak eta emozioak kudeatzen trebatzeko tailerra burutu dute

Irudia
LH2 Biribiltzen tailerrean

Lehen Hezkuntzako 2. mailako irakasle eta ikasleak Vital Fundazioak eskainitako Biribiltzen tailerrean aritu berri dira.

Irakasleei zuzendutako prestakuntza saioekin batera, ikasle taldearekin aritzeko praktika gidatuak burutu dituzte taldea, emozioak eta gatazkak kudeatzeko tresnak ezagutuz eta ekuratuz.

Amaierako saioa errestauratiboa bilakatu zuten,  leheneratze-praktika batez, partaideen arteko loturak eta, komunitateko kide guztion arteko elkarrizketaren bidez, gatazkak konpontzeko ingurune positiboa sortuz eta harremanak berrezarriz.