Pasar al contenido principal

Elkartasun bidaiko ikasleak buru belarri ari dira Saharan hainbat lan aurrera ateratzen

Irudia
Saharara bidaia 2026

IkaSahara proiektuko “Road to Bucraa” taldeko kideak Bucraa wilayan daude larunbat goizaldetik.

Honezkero martxan daude. Ikastolak iaz martxan jarritako baratza bisitatu dute. Baita Ikastolak aurten diruz lagundutako instalazio berriak ere; baratzean komuna eta aretoa.

Nagusientzako pardelak entregatuta, udaletxeko areto nagusia (duela bi urte-2023.04- atondutakoa) margotzen ari dira duela hilabete batzuk izandako sute baten kalteak konpontzen saiatzeko.

Eskola ere bisitatu badute ere, bertako liburutegian Ikastolako familiek emandako liburuak eta eskola materiala entregatzea falta zaie. Badira oraindik eskuartean dituzten zereginak eta bisitak.

Kontatuko digute!