Pasar al contenido principal

Lan deialdiak

Laudio Ikastolak 2023/24 ikasturterako ondorengo lan eskaintza osatu du:

 

IKT TEKNIKARI LANPOSTU ESKAINTZA
Laudio Ikastolak IKT teknikari aritzeko ikasturte osorako ordezkapen kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen Goi Mailako  Heziketa Zikloa izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  Euskara froga egingo da. 
Lan deialdi honen inguruko informazio osagarria https://laudioikastola.eus/eu/node/16868 estekan ikus daiteke. 


PT BATEN ORDEZKAPENA BETETZEKO LANPOSTU ESKAINTZA
Laudio Ikastolak PT aritzeko ordezkapen kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  


GARBIKETA ETA JANTOKIKO HEZITZAILE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA 
Laudio Ikastolak hezitzaile lanetan aritzeko ordezkapen kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  


MANTENU LANETARAKO LANPOSTU ESKAINTZA
Laudio Ikastolak mantenu lanetan aritzeko ikasturte osorako ordezkapen kontratua eskaintzen du, jardunaldi osoz. Hilabeteko froga epea izango du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko titulazioa eta esperientzia egiaztatu beharko dute. B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere aurkeztu beharko dute.

Lan deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Lan eskaintza hauetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da irailaren 6ra arte.