Laudio Ikastolak IKT teknikari aritzeko ordezkapen kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen Goi Mailako Heziketa Zikloa izan beharko dute, eta C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa.
Izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da uztailaren 18ra arte.
LANPOSTUAREN ZEREGINAK:
-
IKT sailaren ardura eta erabaki estrategikoak hartzeko gaitasuna
-
Ikastolako IKT lantaldeetako arduradun eta kanpokoetan Ikastolaren ordezkari izateko gaitasuna
-
Sare eta komunikazioen beharrezko arkitektura diseinatzea.
-
Instalazio berriak koordinatzea.
-
Komunikazioen kudeaketa (sare pribatuak, telefonia mugikorra eta finkoa), eta operadore eta hornitzaileekiko harremanak.
-
Ekipoen inbentarioa eta ikuskapena egitea, baita beren berrikusketa planifikatzea ere.
-
Dispositiboak konpontzeko ezagupenak
-
Ekipo informatikoak erostea (ordenagailuak, inprimagailuak, komunikaziorako ekipoak, etab.), instalatzea eta egoki funtzionamenduan jartzea.
-
Lizentziak, antibirusak, posta elektronikoa eta instalatutako edozein software eguneratzea.
-
Softwarearen hornitzaileekiko harremanak eta eraldaketa digitalaren proiektuak diseinatzea.
-
Gertakari informatikoen konponketak koordinatzea kanpoko enpresekin.
-
Zerbitzarien administrazioa/kudeaketa.
-
Switchen eta VLAN konexioen kudeaketa eta konfigurazioa.
-
Segurtasun-kopiak.
-
Segurtasunerako mehatxuak detektatzea eta aztertzea, baita prebenitzeko teknikak garatzea ere.
ESKATUTAKO PROFILA
-
GMHZ Sare informatika sistemen administrazioa.
-
Antzeko lanetan esperientzia.
GUTXIENEKO EZAGUTZAK:
-
Ekipoen erosketa, konfigurazioa eta mantentze-lanak (mahaigaineko ekipoak, eramangarriak, chromebookak, inprimagailuak, komunikazio-ekipoak, etab.)
-
Zerbitzarien administrazioa/konfigurazioa (Windows server eta Active Directory)
-
Erabiltzaileei euskarria
-
Suhesiak (Fortigate)
-
Switching
-
Haririk gabeko sarbide puntuen kudeaketa (Aruba)
-
Segurtasun kopiak (NAS, CLOUD)
-
Google Workspace for Education aplikazioarekin lanean aritu izana (Admin Console, erabiltzaileen eta taldeen kudeaketa posta, chromebookak, ...)
KONTUTAN HARTUKO DA:
-
Alexia hezkuntza-plataforma ezagutzea.
ESKATUTAKO KONPETENTZIAK:
-
Ekimena izatea eta lorpenerako orientazioa.
-
Harremanetarako ahalmena eta talde lanean aritzeko gogoa.
-
Iniziatiba erakunde barruko formazio-beharrak antzemateko eta prestakuntza eskaintzeko.
-
Sormen-ahalmena eta ideiak proposatzeko gaitasuna.
-
Hornitzaileak eta aliatuak kudeatzeko, eta haiekin tratatzeko gaitasuna.
-
Planifikazio ona, denboraren kudeaketa eta lehentasunak ezartzea.
-
Proaktibitatea.
-
Autonomia.