Pasar al contenido principal

Xanduli manduli….
 
 Hitz magiko hoiekin hasi eta bukatu dute Laudio Txikiko umeek Gau Beltzaren bizipena!

Gure umeek egunero ikastolatik Xanduliren pista bilatzen zuten, jada ez zen Gau Beltzeko kondairan agertzen den pertsonaia bakarrik, baizik eta eguneroko laguna. Ilusio handiz egon dira Xanduliren bila.

Honekin batera kalabazak hustu, kandelak piztu, Xanduliren kondaira entzun, oparitxoren bat jaso eta argazkiak familiekin atera ditugu gure bizipenaren parte izateko. Horrez gain, ostiralean ikastola trapu zaharrez bete zen eta dantza egin genuen, akelarre txiki batekin bukatuz, horrela Xanduliren bisita eskertu genuen eta agurra eman genion.

 
Eta zuek, gure egun hauetako bizipen guztiekin gozatzeko prest?