Auzolana, ezinbesteko osagaia
Auzolana, Ikastolako komunitatea indartzeko, elkar ezagutzeko, norbanako askok jartzen duten aletxoa da. Ikastolok dugun ezaugarri aberasgarrienetako bat da. Honi eustea eskuartean dugun erronka bat da.
Urritik aurrera ekingo zaie berriz ere 25/26 ikasturteko mantenuko zereginei, mantenu txandari alegia. Martxan jarri aurretik, aurreko ikasturtean egindakoari erreparatu nahi diogu. Kurtso oparoa izan zela esan dezakegu eta asko dira egindako lanak. Ikasturtea, gelaz-gela eta atez-ate, espazioak izendatzeko txartelak jartzen hasi genuen. Lehen Hezkuntzako frontoian argiteri berria jarri genuen ezin argitsuago utziz. Hamarnaka margo litro erabilita eta gurasoen esku margolariari esker hamaika horma pintatu ziren. Haur Hezkuntzako eraikinera sarrera zuria da orain, HHko gelak bezala. Lehen Hezkuntzako esplanadanaren paretan, aldiz, frontoi berri batez goza dezakete ikasleek. Bereguneak ere ez ziren atzean geratu, hauetan belarra mozteaz gain, urteroko inausketa ere egin zen.
Ikasturteko auzolanik ikusgarriena edota bereziena, baliteke Bigarren Hezkuntzako kiroldegian emandako hobekuntza izatea. Horretarako lantalde bat sortu zen eta frontoiari itxura berritua eman zitzaion; paretak pintatu bai, baina zenbakiak, marrak eta “luze” zein “pasa” ere dirdiratsu utzi genituen. Lurreko markak ondo bereizten dira orain eta Ikastolako logoa merezi duen lekuan dugu ikusgai.
Aitortza eta eskertza
Lerro hauen bidez, mantenu txandan, Ikastolako jaian, ikasturtean zehar antolatzen ditugun ekimenetan, txanda ezberdinetan… zuen ekarpena egiten duzuen familia guztiei gure esker ona adierazi nahi dizuegu. Zuen parte-hartzerik gabe ezingo litzateke.
Aurten ere, denon artean, Ikastola eta gure komunitatea indartzen eta hobetzen ahaleginduko gara!