Pasar al contenido principal

GORLIZ ETA GAUA IKASTOLAN

Lehen Hezkuntzako 5- eta 6.mailako ikasleek Gorlizen agurtu zuten ikasturtea pasa den ostegunean, maiatzaren 29an. Gorlizen ibilbide bat egin ostean hondartzan egon ziren.  

Txangotik itzuli eta arratsaldeko 7:30ean hitzordua jarri zuten Ikastolan, gaua bertan pasatzeko. Udalekuetako giroan, jolasak, afaria, gaubela, ur jolasak... egin zituzten.

Ikastolan lo egitea, zelango bizipena!