IRIBAR ETA EGAÑA GUREAN
Asteartean, DBH 2.mailako ikasleek Iribar eta Egaña solasaldia izan zuten. Hamazortzi urteko aldea duten zarauztar bi.
Andoni Egañak idatzitako gazteentzako eleberria da Makatza, eta Jose Angel Iribar legenda zuri-gorriaren haurtzaroa fikzionatzen du, bere jaioterrian bizi zen baserriaren izenaz ezagutzen baitzuten.
Ikasleek liburua irakurri eta solasaldirako galderak prestatu izan zituzten. Oso solasaldi interesgarria izan da; Iribarren ibilbidea aipatzeaz gain euskararen alde egindako apostua ere goraipatu zuten.
"Euskara bermatuta dago baldin eta etorkizuneko belaunaldiek erabiltzen duten, eta zuek zarete etorkizuna. Euskaraz badakizue, erabil ezazue!"
Iribar eta “MAKATZA” liburuaren idazlea, Andoni Egaña, Laudio Ikastolara etorri dira.DBH2ko ikasleok galdera batzuk egin dizkiogu haiek erantzun dituztelarik. Ordu bat hizketan egon ondoren guztiekin sinadurak eta argazkiak egin dituzte .Oso dibertigarria eta interesgarria izan da eta mundu guztia oso adi egon da Iribar eta Andoni zer esaten zuten entzuteko.