Pasar al contenido principal

Ikastola bete poz!

Irudia
zozketa

IKASTOLA BETE POZ

Beste ikasturte batez Ikastolako jaia antolatu eta ospatu dugu. Eguraldia lagun goizeko 9:30ean hasitakoa arratsaldeko 20:00ak arte luzatu zen.

Goizean zehar ekintza ezberdinak egon ziren; monitoretza egiten ari diren batxilergoko 1.mailako ikasleek antolatutako umeentzako txokoa, Kirikinoren puzgarriak, eskolaz kanpoko ekintza batzuen erakustaldia (irristaketa, tenisa, euskal dantzak, dantza modernoa), azoka, triki eta panderojoleak,  ipuin kontalaritza Irati eta Ainhizeren eskutik, batxilergoko 2.mailako ikasleen agurra, etab. 

Bazkari jendetsuaren ostean zozketa, DBH3.mailakoek antolatutako bingoa, spartan race froga eta pakitapenas djak egon ziren.

Eskerrik asko antolaketan, bileretan, txandetan zein egunean bertan parte hartu duzuen guztioi, baita enpresa ezberdinei ere eurek egindako ekarpenengatik!

Giro bikaina!

 

ZOZKETA

Ikastolako jaiko zozketako irabazleak ondorengoak dira:

1.SARIA: 11869; Uzquiza Corrales familia

2.SARIA: 13010; Lapiedra Azpiazu familia

3.SARIA: 5298; Asenjo Gonzalez familia

Zorionak!

 

ARGAZKIAK

Batxilergoko 2.mailakoen agurra:

IKUSI

Bazkaria

IKUSI

Ekintza ezberdinak

IKUSI

Ginkana

IKUSI

Dantzaldiak

IKUSI

Ipuin kontalaria

IKUSI