Pasar al contenido principal

Udaberrilekuak

Irudia
UDABERRILEKUAK

GORBEIAN HIRU EGUNEZ

Aurten ere, hirugarren urtez, udaberriko oporraldian "Udaberrilekuak" antolatu ditu EKE batzordeak. Aurrekoetan bezala, oraingoan ere, Arrabako aterpetxea izan da egonaldiaren bilgunea apirilaren 28tik 30era.

Guztira DBH1 eta DBH2ko 15 ikaslek parte hartu dute. Eguraldia eta euren gaztaroak duen indarra lagun, Gorbeiako Parke Naturaleko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute;

1.eguna: Pagomakurretik Itxinara, bertan Atxulaurko begia edo ate naturala zeharkatu, Supelegor koba bisitatu eta kargalekutik Arrabara.

Atxulaurko begiak ze harri mota du?

2.eguna: Arrabatik gurutzera, basotik, Zastegiko ilarritik pasatuta. Bueltan Baias ibaiaren jaiotza ikusi.

Gurutzeak zenbat neurtzen du? Zenbat gurutze egon dira honen aurretik?

3.eguna: Neberabarritik Ipergortara eta aterpetxera.

Zertarako balio zuten "neberoek"?

 

Hiru egun naturan murgilduta, Gorbeiako parajeak eskaintzen dituen aukerekin gozatzen eta ikasten; mendian ibiltzeko segurtasun teknikak, orientazio probak, jolasak, behorren erditzeak, kondairak, etab. Atsedenik gabeko egonaldia. Ikaskuntzatik asko duen egonaldia.

ARGAZKIAK IKUSI

BIDEOA IKUSI

 

Egondakoak errepikatzeko gogoz itzuli dira euren herrietara; Ugaora, Arrankudiagara, Orozkora, Laudiora... . 

Egonaldia hitz batean laburtu:

Beroa

Animaliak

Laguntasuna

Supelegor

Lasterketa

Polita

Natura

Kondairak

Taldea

Aldapak

Itxaronaldiak edo atsedenaldiak?

Bizikidetza

Motxila

Lokatza

Ezagutza