
ARATUSTE JAIA
IKASTOLARA EZ, ITSAS(k)O(la)RA!
Pasa den ostiralean, otsailaren 28an, aratuste jaia ospatu genuen Ikastolan. Ikastolan ala itsaskolan?
Ikastola itsaso bihurtu genuen egun batez. Goizean goizetik Ikastola osatzen dugun ikasle, langile zein familiek uretan murgildu ginen. Olatuen bultzadari esker, eta nola ez, aratuste jaia ahalbidetzen duten bolondres horiei guztiei esker, Ikastolatik Aldai Plazara kalejira egin genuen.
Herriko kaleak urez soilik ez, euskaraz, kulturaz, ohituraz, parte hartzeaz, musikaz, inplikazioaz, auzolanaz... bete genituen. Hori baita, besteak beste, Ikastolak herriari sarritan eskaintzen diona.
Olatuak gora eta behera ibili ziren Ikastolako marmokak, itsas-zaldiak, txipiroiak, piratak, urpekariak, arrantzaleak, surflariak... . Ikasleen dantza erakustaldiek, Mirikirekin jolasean ikuskizunak, monitoretzako ikasleek prestatutako tailerrek, DBH3ko ikasleek dinamizatutako dantza plazak eta Road to Bucraa taldeak jarritako txosnak herrigunea kolorez, umorez, elkartasunez eta algaraz bete zituzten.
Itsasoak Itxaso eta Itxasok itsasoa. Itxasok Ikastolari eskainitako indar eta irrifarre berdinarekin ospatzen ahalegindu ginen!
ARGAZKIAK MAILAZ-MAILA
Haur Hezkuntza:
3, 4 eta 5 urte: SURFLARIAK
Lehen Hezkuntza:
1.maila: MARMOKAK
2.maila; ITSAS ZALDIAK
3.maila: TXIPIROIAK
4.maila: PIRATAK
5.maila: URPEKARIAK
6.maila: ARRANTZALEAK
BIDEOA IKUSI NAHI?
Mailaz-maila egindako dantza ikusteko aukera galdu zenuen? Mirikirekin jolasean ondo pasatu zenuen? eta dantza plazan?