Pasar al contenido principal

Idazleak ikastetxeetan

Irudia
HITZALDIA

IDAZLEAK IKASTETXEETAN

Idazleak ikastetxeetan programaren barruan, pasa den ostiralean, Karlos Zurutuza "Tripoli-Kabul" liburuaren egilearen bisita izan zuten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.mailako ikasleek. Ez da Ikastolan dagoen lehendabiziko aldia, 2016an ere egon zen. Esperientzia gogoangarria hura ere.

Karlos gerra-kazetaria da eta aipatutako liburu horretan Libia, Siria, Turkia, Irak, Iran, Afganistan guda lurraldeetan ezagututako eta gerrak kaltetutako pertsonen testigantzak agertzen dira: berebereak, kurdoak eta bestelako gutxiengo etniko eta erlijiosoen lekukotasunak. 

Aukera polita eta ezinhobea herrialde horietan egun gertatzen ari dena interpretatu eta baloratu ahal izateko. Are gehiago Ikastolak benetako errelatoekiko duen konpromisoa eta herriekiko erakusten duen elkartasuna indartzeko. Elkartasuna ez delako soilik bidaietan (Sahara, Grezia...) islatzen, badira elkartasuna adierazteko beste bide batzuk ere, kasu honetan literaturatik. 

Irakurtzeak zenbat onura dakartzan!

 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia