Irudia
DBH2koak IPUINAK SORTZEN ETA KONTATZEN
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.mailako ikasleek, sozio-linguistikako eremuan, Erdi Aroan kokatutako 12 ipuin labur sortu eta azaroaren 28an Faktorian antzeztu zituzten.
Ikasleek, ipuin kontalari lanak hartuta, jendaurrean aritzeko praktika garatu, sormena bultzatu eta hizkuntzak landu dituzte, hiru hizkuntzak aintzat hartuz egin baitute.
Eskerrik asko, Faktoria, zuen espazioak sormenari eta euskarari zabaltzeagatik!