Pasar al contenido principal

Euskaraldia

Irudia
EUSKARALDIA

EUSKARALDIA. ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU.

Urriaren amaieran, 2025eko maiatzaren 15etik 25era burutuko den Euskaraldia aurkeztu zuten Iruñean.  Bertan izan zen Goiatz Urquijo Castañares, Euskaraldiaren koordinatzailea eta Ikastolako ikasle ohia.

Euskaraldia ez da kanpaina huts bat: ariketa sozial bat da: euskararen erabilera biderkatzeko ahaleginean ezinbestekoa, baina ez nahikoa”.

 

Azaroaren 7an, Bilbon, edizio honetako enbaxadore izango den hamaikakoa aurkeztu zuten. Horietako bat Esti Urresola Solaguren, laudioar zinema zuzendaria, da. 

"Euskaraldiaren bidez, hizkuntza portaera zehatz batzuk normalizatu nahi ditugu, arau sozial bihurtu. Portaera sinpleak itxuraz, baina oraindik ez daudenak errotatuta."

 

Ikastolak, honezkero, entitate gisa izena eman du Euskaraldiaren hurrengo edizioan!

Eta zuek? Ahobizi edo belarriprest izateko gogoz?

Irudia
Irudia