Pasar al contenido principal

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna

Irudia
lona az25

AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

 

Ez dago ezer ospatzeko, oraindik asko dugu egiteko, norbanakotik kolektibora. Indarkeria matxistaren kontrako borroka eta konpromisoa ez da egun bateko kontua, egunero aldarrikatu beharrekoa da. Aipatzen ez dena ez baita existitzen.

Laudio Ikastolak, oraingoan ere,  bere alea jarri du; kontzientziatuz, ikustaraziz, sentsibilizatuz, indarkeria gaitzesiz eta batez ere,  pertsonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa adieraziz.

Emakumeek pairatzen duten egoeraz jabetzeko etapa bakoitzean adinera egokitutako dinamika ezberdinak landu dira: ipuinak, hausnarketak, kantak, testigantzak, eskulanak… .

Ikusi Haur Hezkuntzakoen argazkiak

 

Horretaz gain, bada Ikastola osoa batu duen ekintza nagusia. Ikastola inguratzea zen hasierako asmoa, baina eguraldiaren laguntzarik izan ez denez, etapa bakoitzak bere eremuan osatu du harresi morea.   Ikastola indarkeria matxistarik gabeko gunea dela irudikatzen duen harresia.

 

Segi dezagun errespetuan oinarritutako harremanak sortzen!