Pasar al contenido principal

Gau beltza

Irudia
GAU BELTZA

Garai batean, Euskal Herrian, urriaren 31n nedguari ongi etorria emateko eta aldi berean hildakoak gogoan izateko, Gau Beltza edo Arimen gaua izeneko ospakizuna egiten ohi zen. Beldurrak piztu, iluntasuna bizi!

Gau Beltza Ikastolan 

Aste honetan zehar, astelehenean txinpartarekin hasi eta ostegunean beldurrak erretzeko aukerarekin bukatuta, Gau beltza berreskuratu nahian ekintza ezberdinak burutu ditugu.

Beldurrak uxatu, trapu zaharrak jantzi, ohitura zaharrak berrasmatu, armiarma sareak sortu, ospakizun honen jatorria landu, Ikastola dotore-dotore jantzi... 

Gau Beltza herrikoia 

Ikastolan egindakoaz gain, atzo arratsaldean herriko kaleak ohitura zaharrez elikatu genituen, herriko plaza elkartasunez bete genuen… euskara eta auzolana ardatz izanik. Mozorroak, kriseiluak eta giro ezin hobea Laudioko Gau Beltza ospatzeko.

Trapu zaharrak jantzita kalera atera ginen herriko beste eragile batzuekin batera antolatutako Gau Beltzaz gozatzera; tailerrak, ipuin kontalaria, beldurrezko kalejira, Ikastolako dantza modernoko dantzarien emanaldia eta txokolatada. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi eta ekimena ahalbidetu zenuten bolondres guztiei!

Egitarau oparoa borobiltzeko saharar kanpamentuetara elkartasun proiektua burutzeko bidaiatuko duen Ikastolako Bucraa taldeak azoka, zozketa, txosna eta Jimenaren musika emanaldia eskaini zituen. Ederra izan zen herriaren erantzuna, eta oso hunkigarria gure herrian bizi den saharar komunitatearen ekarpena. Shukran!

Zozketako saridunak:

Irudia
zozketa

Itzela izan da #IkastolakHerriari ekimen honetan bizitakoa!

🎶horregatik lagundu gaitzazue bidaia hau posible egiten, Sahara libre

Gure laguntza behar dute, Sahara libre 🎶