Irudia
Nino ninooooo nino sirenaaaaa!!!
Egun hauetan, garraioak lantzen aritu garela, suhiltzaileen kamioia baliatuta, suhiltzaile lanetan aritu gara. Suhiltzaile jantzia, kaskoa, kamioi eta bisita!
Mikel suhiltzailearen bisita izan genuen ostiralean eta suhiltzaileek zer egiten duten azaldu zuen; zaldi baten erreskatea Orozkon, lantegi batean egondako sutea itzali, etab.
Bere jantzia ekarri zuen, baita 3 urtekoak janzteko jantziak ere.Denek izan zuten suhiltzaile sentitzeko aukera, hori bai, zein pisutsuak diren suhiltzailearen arropa eta kaskoak!!!
Mila esker, Mikel!