Pasar al contenido principal

Gure Argitxo bazterrak nahasten ibili da Haur Hezkuntzan; psikomotrizitate gelan saltoka, geletan jolasean, bihurrikerietan...horretaz gain, euskararen zabalkundeari ekin dio. Hizkuntzaren transmisioa umeen artean eta familiengana hurbiltzeko asmoarekin domina batzuk ekarri dizkie 3 urteko haurrei, horrela Argitxoren irudia presente izan dezaten. Nagusiek, 4-5 urtekoek, ordea, beraiek sortu dituzte eta poz-pozik etxera eraman dituzte familiei euren egindako lana erakusteko eta Argitxoren irudia bidelagun bezala eurekin egoteko.

Ezin nauzu ikusi

ez eta ukitu

baina Argitxok beti

zu ikusten zaitu

eta ni nahi banauzu

gertutik sentitu

faborez ta mesedez

euskaraz mintzatu.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia