Pasar al contenido principal

Lan deialdia

Irudia
LAN DEIALDIA

ORIENTATZAILE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan Orientatzaile bezala aritzeko ordezkapen lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, pedagogia edo psikopedagogia. C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere beharrezkoa da. 

Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da. Lan eskaintza hauetarako sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea beharrezkoa da.

Izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da urriaren 22a baino lehen.