Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak Barrian egon dira urriaren 7tik 9ra. Hiru egun hauetan ikasleek zein irakasleek primeran pasatu dute. Arabako bazterrak ezagutzeko hainbat ekintza egiteko aukera izan dute: bertako begiraleekin jolasak, Axpurura ibilaldia, Barriako baso magikora, gaubela ahaztezinak, tatuajeak … Barriako mamuak ez dituzte ikusi baina euskara piztu egin dute, orain bai kalabazak hustu eta kandelak pizteko prest gaude!