Pasar al contenido principal

Berrikuntzekin abiatu dira Eskolaz Kanpoko ekintzak

Irudia
ipuin kontalaritza

"Aurten berrikuntza ezberdinekin abiatu dugu ikasturtea"

Laudio Ikastolako eskolaz kanpoko jardueren arduraduna Amets Meatza Castañares da, EKE batzordea osatzen duten beste 4 gurasorekin batera. Nagore Cuartango Lopez, Iratxe Pujana Barquin, Monika Zalabarria Calzada eta Aritz Lili Lecanda ere EKE batzordeko kideak dira.

 

Zelan joan da eskolaz kanpokoen izen ematea?

Aurten izen ematea azken urteotakoa baino handiagoa izan da. Uztaila erdialdean zabaldu zen eskaintza eta aipatu behar da ia 200 ikaslek eman dutela izena. Ia 200 partaide eta 10 hezitzaile baino gehiago. Ekintza ezberdinen plaza gehienak beteta daude eta kasu batzuetan itxarote zerrenda zabaldu behar izan dugu ikasturtean zehar egon daitezkeen gorabeherak betetzeko. Badira atera ez diren ekintza gutxi batzuk; yoga eta nagusiagoen robotika, euskal dantzak, jolasak eta artea eta eskupilota.  

 

Zein eskaintza dauka ikastolak? 

Ikastolak hiru arloetan sailkatzen du eskaintza:

-Eskola Kirola:

Areto futbola: LH1, 2 eta 3koentzat. (plaza guztiak beteta)

Tenisa: HH4 urtetik gorakoentzat eta Laudioko tenis elkartearen bidez. (plaza guztiak beteta)

Eskupilota: LH1etik gorakoentzat. Herriaren pilota elkartearekin elkarlanean.

Kirol anitza: HH4tik LH2rakoentzat. ( leku bat dago)

Irristaketa: HH5 urtetik gorakoentzat. (beteta)

Yoga: HH4tik gora eta DBH1etik gora (ez da atera)

Goikoganeren mendi txangoak

 

-Kultura eskola:

Euskal dantzak: HH4tik gora (beteta)

Trikitixa eta panderoa: LH3tik gora, Izalde elkartearen bidez.

 

-Sormen eskola:

Jolasak eta artea: HH 3, 4 eta 5ekoentzat.(beteta)

Ipuin kontalaritza: HH 3, 4 eta 5ekoentzat.(3 leku daude)

Dantza modernoa: LH1etik gora. (3 leku daude)

Robotika: Camp Tecnológico enpresaren bitartez, ostegunetan HH 4 - LH 1eko ikasleentzat (3 leku daude) eta astearteetan LH 2, 3 eta 4koentzat (beteta)

 

Aurreko ikasturtean hasitako bideak oinarri sendoa hartu du; euskal dantzek izen ematea bikoiztu dute, tenisak ere, etab. Bestalde, badira familiei helarazitako asebetetze galdetegitik jasotako erantzunetatik eskainitako ekintzak, areto futbola, dantza modernoa eta robotika, adibidez.

Ikasturtean zeharreko ekintza horietaz gain, badira bestelako jarduera batzuk ere: urriaren 31n Gau Beltza, negulekua neguko oporretan, eski txangoa bigarren hezkuntzako ikasleentzat, udaberrilekuak, etab.  

 

Zeintzuk dira gure indarguneak?

Izen ematea handitu izana bada indarguneetako bat, eskaintzari emandako erantzuna, alegia.  Gainera eskolaz kanpoko ekintzak 16:30ean izatea ere bada abantaila. Eta garrantzitsuena, aisialdiaz euskaraz gozatzeko aukera eta bermea.

 

Eta ahulguneak?

Eskaera berrien aurrean eskaintza zabaltzeko eta hobetzeko edota ikasleen nahiak asetzeko egin beharreko hausnarketa eta lanketa. Horri tarte bat eskaini behar zaio eta batzutan ez da erraza izaten denbora ateratzea. EKE batzordean erronka potoloa daukagu!

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia