Pasar al contenido principal

Oporretan ere, euskaraz

Irudia
udan euskaraz

Oporretan gaude eta asko dira euskaraz aritzeko zailtasunak izaten dituzten ikasle zein familiak. Erabilerak eta gozamenak etenik izan ez dezan, Ikastolen Elkarteko HIZPROko kideek erantsitako euskarria prestatu dute.

 

Zer da HIZPRO?

Ikastolen Hizkuntz Proiektua.Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.

 

Baliabide bilduma

Sortutako euskarria sakelekoan, tabletean edo ordenagailuan erabil daiteke.

Jarraian dagoen estekan sakatu eta euskaraz gozatzen hasi!

 

Etapaka banatuta ageri da eskaintza, eta klik bat eginez sartu ahalko zarete aukeratutako eremuan.

Kantak, jolasak, asmakizunak, filmak, ipuinak...denetarik aurkituko duzue bertan.

Oporretan ere euskaraz gozatzen jarraitu!