Pasar al contenido principal

2025.03.06.- Laudio Ikastolan bildutakoa abiatu da saharar errefuxiatuen kanpamentuetara. 400kg elkartasun. Pardelak, eskola materiala, material didaktikoa... eta batez ere, gure hezkuntza komunitatearen maitasuna. Eskerrik asko "baietz furgoneta bat bete" erronka betetzen lagundu duzuen guztioi!

 

2025.04.10.- Laudio Ikastolan bildutakoa saharar errefuxiatuen kanpamentuetara iritsi da. Duela aste batzuk (martxoak 15ean) heldu bazen ere, eskolakoa aste honetan (apirilaren hasieran) banatu dute, eskola oporrengatik itxita egon delako.