Pasar al contenido principal

ADIN ETA ETAPA GUZTIETARA EGOKITUTAKO MENUA

Ikastolako menua hilabetero argitaratzen da.

MENU OROKORRA

Menu orokorra 4 urtetik aurrerako ikasleei banatzen zaie.

LEHEN PLATERA

Egunero lehenengo plater bi eskaintzen dira aukeran:

    Lehenengo aukera beti barazkiak dira (ilarrak, lekak, ziazerbak, menestra, azalorea, zerbak, e.a.)
    Bigarren aukeran astean bitan lekaleak (txitxirioak, indaba gorri edo zuriak, dilistak, e.a.), eta astean behin pasta (espagetiak, makarroiak, kiribilak), arroza (zuria, tomateaz, paella...),  patata eltzekoak (errioxar erara, okelarekin, saltsa berdetan) eta barazki pureak tartekatzen dira.

BIGARREN PLATERA

Bigarren platera astean bitan arraina arrautza-irinean pasatuta edo labean (lengoradua, krabarroka, legatza, izokina, antxoak, txitxarro...) izaten da, eta astean behin oilaskoa (izter erreak edo bularki ogiztatuak), okela gisatua, txerrikia (solomo, txuleta, apizuna edo pernil errea), hanburgesa eta San Jakoboak tartekatzen dira.

EGUNERO ENTSALADA

Egunero entsalada (tomate eta letxuga) bigarren plateraren lagungarri gisa eskaintzen da eta aldiro patata frijituak eta piper gorriak ere prestatzen dira.

POSTREAK

Postrerako egunero sasoiko fruta eskaintzen da (sagarrak, madariak, laranjak, bananak, meloia, nektarinak, kiwiak...) eta astean bitan esnekiak aukeran jartzen dira (jogur, natila, mamia).

3 URTE BITARTEKOEN MENUA

Laudio Txikiko menua 1, 2 eta 3 urteko ikasleei Haur Hezkuntzako egoitzatan kokatutako jangelatan banatzen zaien menua da. Haurtzaindegiko egun bereziak hartzen ditu barne ere, hau da, gainerako etapatan jai eguna denean baina Laudio Txikin ez.
Menu orokorrean oinarritutako menua da, baina ez du barazkiak eta entsalada egunero eskaintzen. Postrerako, egunero jogur eta fruta aukera dauka.