Pasar al contenido principal

Mugak, noiz eta nola?

Irudia
mugak noiz

TREBATU GURA(SO)

Laudio Ikastolak "TREBATU GURA(SO)" hitzaldi zikloa abiatu du. Guraso eskola honen bitartez ikasturtean zehar gai ezberdinak jorratzea da asmoa; lehendabizikoan euskara, oraingoan mugak eta hurrengoetan mugimendu askea, etab. 

Bigarren solasaldia "MUGAK, NOIZ? NOLA?" izango da, Mireia Centenoren eskutik. Mireia psikologoa eta psikopedagogoa da eta haur eta nerabeekin egiten du lan, hezkuntza arloan.

Horretaz gain, guraso eta hezitzaileentzako formakuntzak eskaintzen ditu. Haurrekin egunerokoa errazteko gakoak emango dizkigu. Mugak noiz eta nola jarri errespetutik, haserraldiak kudeatuz... . Jakin badakigu haserralditik aritzeak askotan dakarren jokatzeko modua, pentsatzeko era, sentipena... zein izan daitekeen. Baina hazkuntza osasuntsu baterako gomendioak partekatuko ditugu.

Urtarrilaren 16an, osteguna, 17:30ean Kultura Etxeko Arraño gelan.

Zaintza zerbitzua eskainiko da. Honetarako zein solasaldian parte hartzeko izena eman beharko da.

IZENA EMAN

 

Azken albisteak

Irudia
Haur Hezkuntzako jolastokian gurasoen artean sortzen den giro erdaldunaz kezkatuta, Kriskitin euskara taldeko gurasoek egoera horri buelta ematea ezinbestekoa zela ikusi zuten.
Endika Albinarrate Galindezek lagundu zituen buruhandiak bisitan.
El plazo de inscripción finalizará el 16 de octubre