Pasar al contenido principal

Saharara elkartasun karabana

2024.01.16.- 2024an ere, batxilergoko 1.mailako talde batek elkartasun bidaia egingo du saharako kanpamentuetara, bertan, Aaiuneko Bucra herrian, kooperazio proiektua burutuko du. Baina hori ez Saharar komunitatearekin lotuko dituen ekimen bakarra. 

Urtero Euskal Herritik ateratzen den "Piztu itxaropena" elkartasun karabanarako elikagai bilketan ere parte hartuko dute.  Ekimena gelaz gela ezagutzera eman dute eta urtarrilaren 26a arte Ikastolan egiten den bilketaz arduratuko dira.  Ikastolako sarreran ondorengo jaki eta produktuak batuko dituzte: pasta, lekaleak, atun eta sardina kontserba latak, azukrea, arroza eta konpresak.

Horretaz gain, urtarrilaren 26 eta 27an Laudioko Eroski supermerkatuan egingo den bilketan aritzeko antolatu diren txandetan ere egongo dira.

Segi dezagun saharar herrian itxaropena pizten! Segi dezagun elkartasuna indartzen! 

Elkartasuna herrien arteko samurtasuna!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
El equipo de cocina del comedor ha realizado una primera valoración del proceso de adaptación del menú.
Definidos los 3 objetivos de esta edición está en marcha la recogida de material y aportaciones económicas.