Pasar al contenido principal

DBH3koak eta Batxi1ekoak barnetegian

2024.01.02.- Iraila amaieran eta urria hasieran batxilergoko 1.mailako eta DBHko 3.mailako ikasleak barnetegian izan ziren.

Batxilergoko ikasleen kasuan, Arantza herrira joan ziren, Nafarroako Bortziria eskualdean. Jolas eta dinamika ezberdinen bidez herria ezagutzeaz gain, ikasturte honen hasieran osatu berri ziren taldeak sendotzeko eta ikaskide berriak ezagutzeko ere baliatu zuten egonaldi hau. Herrigunea soilik ez, Arantza inguruko mendietan zehar ibillaldi ezberdinak egin zituzten, baita abentura (tirolina, etab) kirolak praktikatu ere.

Bigarren hezkuntzako 3.mailako ikasleen kasuan, Debako Lastur auzoko aterpetxean 2 gau eman zituzten. Landa eremua izanda, taldetan banatuta, aisialdi jarduera ezberdinak burutu zituzten, besteak beste, hipika, espeleologia, mendi orientazioa eta talo-tailerra.

Primeran pasatu zuten!

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren...
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.