Pasar al contenido principal

Agenda 30 Lehen Hezkuntzan

Ikasturte honetan ere Agenda 30 lantaldea martxan da. Dagoeneko aurten landuko duten gaiaren berri eman dute maila bakoitzeko ordezkariek.

2023/24 ikasturtean zehar jorratuko duten gaia Energia eskuragarri eta ez kutsatua izango da. Horretarako gela bakoitzean gaiaren aurkezpena egin eta pasa den ikasturtean onartu zen dekalogoa bergogoratzeko irakurketa egin dute.

Lehen Hezkuntzako nagusienak, 5. eta 6.mailako ikasleak, paper, plastiko eta organikoaren birziklapenaren arduradunak izango dira. Ikasturtean zehar, astean bi egunez, asteazken eta ostiraletan hain zuzen ere, lan hori burutuko dute.

Gogoz eta ilusioz ekin diote erronkari!

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren...
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.