Pasar al contenido principal

LH4koak Bird Centerren

2023.11.14- Azaroaren 14an, LH4.mailako ikasleek  Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia eta inguruak ezagutu zituzten. Bertan asko ikasi eta disfrutatu zuten.

Urdaibaiko Biosfera Erreserban hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko aukera izan zuten bertako langile baten gidaritzapean.

Teleskopioen laguntzaz padura behatu eta hainbat hegazti espezie berri ezagutu zituzten. Gainera, beste herrialde batzuetan kokatuta dauden kamarei esker ikasleek ere hegan egiteko aukera izan zuten; hainbat herrialdetan momentuan bertan, hegaztiak zertan ari ziren ikusi ahal izan zuten. Bukaeran, herriko parkeko tirolinetan gora eta behera jolasean ibili ziren.

Erabil dezagun txorien begirada mundua ezagutzen jarraitzeko!

 

Azken albisteak

Los temas a tratar serán las cuentas del ejercicio 2025, la renovación de los órganos de gobierno y el informe de dirección.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua ha organizado un autobús para acudir, los billetes están a la venta en la Secretaría de la Ikastola
Larunbatean Ikastolako zozketako sariak banatu ziren.
Batxilergoko 2.mailakoen agurra.