Pasar al contenido principal

LH4koak Urkidetzan

2023.11.06.- Azaroaren 6an, LH4.mailako ikasleek Urkidetza ezagutu zuten, Izorian kokatzen den ur araztegia.

Ur partzuergoan, bertako langile baten gidaritzapean, urarekin lotutako hainbat gomendio jasota hausnarketarako tartea  izan zuten. Jarraian, uraren garbiketa prozesua zelangoa den ikusteko aukera izan zuten.

Goizeko ibilaldia izan arren, gure ikasleek asko ikasi zuten eta ikasketa honekin bai Ikastolan zein etxean jarraitzeko aukera dagoela jabetu ziren.

Ingurugiroa zaintzeko, egin dezagun uraren erabilera egokia!

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren...
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.