Pasar al contenido principal

Gau beltza

2023.10-31.- Zuek nola ospatu zenuten urriaren 31a?

Ikastolan iluntasuna bizi eta beldurrak piztu zituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, Ikastolako txoko ugari apainduz eta girotuz. Kantu eskean aritu ziren “xanduli manduli eman gaztainak guri” eta antzekoekin. Ohiturak berpiztu eta gure kultura ezagutarazteko kondairak, beldurrezko makillajea, kontakizunak, tailerrak… egin zituzten. Gau beltzak han eta hemen ikara zabaldu zuen. 

Emozioekin jarraitzeko, arratsaldean Ikastolak herriko beste eragile batzuekin antolatutakoaz gozatzeko parada izan genuen. Lamuza parkean kalabaza hustuketa, zirien jolasak eta ipuin kontalariarekin aritu ostean, kalabazaren ibilbidea burutu genuen Herriko Plazaraino. Bertan, dantzaldiaren erritmoan txokolatea dastatzeko aukera egon zen.

Datorren urtean Gau Beltza ospatuko duzu? 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
El equipo de cocina del comedor ha realizado una primera valoración del proceso de adaptación del menú.
Definidos los 3 objetivos de esta edición está en marcha la recogida de material y aportaciones económicas.