Pasar al contenido principal

Kolorea nagusi

2023.11.03.- Gogoratzen nola lau eta bost urteko artistek Yayoy Kusamaren arte lana imitatu zuten?

Oraingoan Basauriko Agustin Ibarrola eskultore eta margolariaren lanetan oinarrituta  Ikastolan Omako basoa sortu dute arte kooperatiboaren bitartez! Naturak eskaintzen dizkigun aukerak baliabide, eskuak eta talde-lana ezinbesteko osagai eta sormena tresna, artelan ederra emaitza.

Omako basoa da Agustin Ibarrolaren obrarik ezagunena. Omako basoa, baso sorgindua edo margotutako basoa bezala ere ezaguna da. Bertako zuhaitzek kolore eta forma ezberdinetako margoak dituzte. Ikusi nahi?  Pasa den ostiralean berriz ere zabaldu zuten eta honezkero bisitatzeko aukera dago.

Natura eta koloreak. Koloreak eta natura. Naturak berak kolore ugari eskaintzen dizkigu urtaro eta eguraldiaren arabera. Goza dezagun baso(ko)loreekin!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
El equipo de cocina del comedor ha realizado una primera valoración del proceso de adaptación del menú.
Definidos los 3 objetivos de esta edición está en marcha la recogida de material y aportaciones económicas.