Pasar al contenido principal

Kulturartekotasunean aberasten

2023.10.25.- Lehen Hezkuntzako 3. eta 5.mailako ikasleek bisita berezia jaso zuten astelehenean. "Nazioarteko Elkartasuna" Gobernuz Kanpoko Erakundeko kideak kulturarteko tailerra eskaintzera etorri ziren Ikastolara eta ikasleek harrera beroa egin zieten. 

Jatorri ezberdinetako Hanan, Lizbeth eta Eguia izeneko hiru emakume bertaratu ziren eta haiei esker Siria, Venezuela eta Saharako bizimodua, gatazkak eta ohiturak ezagutzeko aukera izan zuten 3. eta 5.mailakoek. Bisitak kultur aniztasunarekiko jakinmina piztea lortu zuen!

Euskal Herria osatzen duten bestelako kulturak hemengoa bezain garrantzitsuak direla ulertu, harresiak bota eta zubiak eraikitzen jarraitzeko ezinbesteko bizipena!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 7an, LH2ko ikasleek Laudioko Udal liburutegira egin zuten txangoa. Lucia eta Martarekin egon ziren liburutegiko antolaketa eta nondik norakoak ezagutzen.
El equipo de cocina del comedor ha realizado una primera valoración del proceso de adaptación del menú.
Definidos los 3 objetivos de esta edición está en marcha la recogida de material y aportaciones económicas.