2023.10.19.- Elikadura haurraren garapenean eta ongizatean ezinbesteko osagaia da. Hori dela-eta, elikadura osasuntsua eskaintzea da Ikastolaren helburu nagusietako bat.
GURE MENUA
Sukalde propioa, berton kudeatutakoa, Ikastolako jantokiaren indarguneetako bat izan da betidanik. Bazkaria ikastolan bertan prestatzen da. Ahalmen hori baliatuta menuan eskainitako produktuak aztertu eta hobetzeko irizpideetan ere sakondu dute Ikastolako sukaldariek. Promosamen osasuntsua eskaintzea helburu, menua anitzagoa eta jatorriz ahalik eta gertukoena gauzatzeko erronkari ere heldu zitzaion. Horretarako, elikagai ekologikoek, inguruan ekoiztutakoek eta berton prestatutakoek aparteko protagonismoa hartu dute hileroko menuan. Horren adibide gaur izan duten arrain freskoa. Menu osasungarria eta orekatua, ikasleen gustukoa izatearekin uztartu nahi dute. Ikasleek hainbat menu, produktu, zapore eta testura proba ditzaten animatzea inportantea da.
FUNTZIONAMENDUA
Elikagaiak bertakoak izateaz gain, hau da, elikadura ona bermatu eta menu orekatuak eskaintzeaz gain, ohitura osasungarrietan heztea ere bada Ikastolaren erronka. Jantokia bazkaltzeko leku bat baino gehiago da, ikasleen arteko harremanetarako eta bizikidetzarako espazioa ere bada. Horregatik, Ikastolan martxan jarritako eraldaketa pedagogikoa jantoki zerbitzura hurbiltzeko ariketan murgilduta daude, jantoki hezitzailea bihurtzeraino. Nola? Ikasleak jantokiaren eguneroko errutinetako protagonista izanda, hauek jangelaren antolaketan eta funtzionamenduan zuzenean parte hartuz mahai arduradunen dinamikaren bidez.
KOMUNIKAZIOA
Hilabetero menua Ikastolaren web gunean jartzen da. Horrez gain, Ikastola osatzen dugun komunitateko kide guztiei ere bidaltzen diete. Aurrerantzean, jantokia@laudioikastola.eus posta elektronikoa erabiltzeko aukera egongo da jantokiarekin harremanetan jarri ahal izateko. Komunikazioa ezinbestekoa da ikasleek behar duten elikadura berezien jarraipena egin ahal izateko eta menuak egokitzen jarraitzeko.
BIDEOA
https://drive.google.com/file/d/1K0gUQzfi4HZS0IH02ADjAvOJp900B7bX/preview