Pasar al contenido principal

KiVa eguna

2023.10.17.- Pasa den asteazkenean, urriaren 11n, KiVa eguna ospatu zuten Lehen Hezkuntzako ikasleek. KiVa eguna programa honek bultzatzen dituen bizikidetzarako ohiturak birgogoratzeko baliatu zuten.

Maila eta gela bakoitzean arau horiek irakurri eta martxan jarri zituzten. Jai giroan logoak margotu, bizikidetza egoki bat izateko mezu baikorrak prestatu eta hauek Ikastolako txoko eta gune ezberdinetan jarri zituzten. Edonon elkar zaindu behar dugula presente izateko. Eta nola ez, Ikastola gune segurua dela aldarrikatzeko.

KiVa Ikastola gara! Jazarpenaren aurka!

Azken albisteak

Irudia
Ohi bezala, LH4ko ikasleek English arloko lehenengo unitatean ogia izan dute jorratzeko gaia.
LH1 eta LH3ko ikasleak Kontsumobidek bideratutako tailerretan aritu dira egunotan Ikastolan.
Bilbora egindako artearen historiari buruzko txangoa esperientzia zoragarria izan zen. Egun hartan, hiriko kaleetan barrena ibili ginen, eta antzinako eraikinak eta eskulturak ikusi genituen.